Bastidako lekurik garaienean eta Motako muinoan dagoen harrizko plataforma sendoaren gainean eraikita, Kristo Santuaren ermita dago. Eliza-gotorleku honek XII. mendean du jatorria, antzinako ermita prerromanikoa zabaldu eta indartu zenean, gaur egungo itxura ikusgarria hartu arte. Hainbat ikerketa arkeologikok erakutsi dute puntu honetan jatorrizko gunea sortu zela geroago hiribildua garatzeko. Erromanikoa eta gotikoa nahasten dira. Portada …
Tag Archives: euskera
JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN ELIZA (BASTIDA)
Bisitari maitea, ongi etorri Bastidara eta Jasokundeko Andre Mariaren elizara. Tenplu hau Andre Mariarekiko hiribildu noble honetako jendearen fede sakon eta debozio handiari esker eraiki zen. Mende hauetan zehar, Bastidatik igarotzean bake eta otoitz uneak bilatzen zituzten bidaiari, merkatari eta erromesek bisitatu dute eliza. Tenplua eraikitzeko lanak XVI. mendearen erdialdean hasi ziren. Oparotasun garaia zenez, …
PLAZAKO ANDRA MARIAREN ERMITA (ZIEKO)
Bisitari agurgarria, ongi etorri Plazako Andra Mariari eskainitako ermita honetara. Tenplu hau Erdi Aro Behean eraiki zen, Jainkoaren Amari Ziekoko herritarren debozio handiagatik. 1761ean Ziekoko herritarrak oso kezkatuta zeuden, “Plazako Birjinaren” ermita gotikoa lurreratzeko zorian zegoelako. Bere egoera hondatua zen benetan eta lur-jotze-arrisku argia zegoen. Horregatik erabaki zen Hiribilduko Zaindariaren tailua San Andresen parrokia-elizara mugitzea …
SAN ANDRES ELIZA (ZIEKO)
Bisitari agurgarria, ongi etorri Ziekoko hiribildura eta San Andres eliza honetara. Tenplu honek eliztar ugari hartu ditu mendez mende; izan ere, norbere baitan biltzeko eta otoitz egiteko uneen bila etorri izan dira, baita Ziekotik pasatu diren bidaiari eta merkatari ugari ere. XVI. mendearen erdian hasi zen tenplu honen eraikuntza, segur aski aurreko ermita gainean. Kokapena …