SAN ANDRES ELIZA (ZIEKO)

Bisitari agurgarria, ongi etorri Ziekoko hiribildura eta San Andres eliza honetara. Tenplu honek eliztar ugari hartu ditu mendez mende; izan ere, norbere baitan biltzeko eta otoitz egiteko uneen bila etorri izan dira, baita Ziekotik pasatu diren bidaiari eta merkatari ugari ere.

XVI. mendearen erdian hasi zen tenplu honen eraikuntza, segur aski aurreko ermita gainean. Kokapena dela eta, plataforma handia eraikitzea beharrezkoa zen lurra berdintzeko. Ikus dezakezuenez elizan sartu baino lehen, hiribilduko irudi adierazgarria diren bere dorre bikain eta desberdinengatik nabarmentzen da San Andres eliza. Bere homogeneotasun estetiko absolutua adierazten duen kanpoko unitate handia du, baina ez kronologikoa, estilo arkitektoniko desberdinak elkartzen dituenez gero. Lehen tarteak jatorri gotikokoak dira, gurutzadura Errenazimentukoa da berriz, argi eta garbi. Oinplano gurutze latindarrekoa da eta hiru tarteko nabe bat, gurutzadura eta burualdea ditu, proportzio harmoniatsuko multzoa gertatuz.

Ziekoko ikuspegi panoramikoa, San Andres elizarekin. 50. hamarkada.

Has gaitezen gure bisita. Tenpluan sartzean, Ziekoko herritarren arteko debozio handiko Kristo gurutziltzatua ikusi duzu. Koru azpian zaude. Altxatu zure begirada koruaren armazoia mantentzen duen eta bere giltzarrietan lore handi ederrez apainduta dagoen nerbiodun ganga ikusteko. Erdian Aita Jainkoaren irudia, Kreatzailea, ikus dezakezu; eta haren inguruan, lau erliebe desberdinak daude, lau ebanjelarienak, San Andresena, tenpluko zaindaria eta X formako gurutze bereizgarriarekin, eta San Pedrorena, Erreinuaren giltzak eskuetan, nabarmentzekoak dira.

Zure begirada jaitsi eta kontrako aldera joan, bataiotegia dagoen lekuan. Bibliako legenda duen landutako burdin sare gartxu atzean bataiarria dago. Bataioa bizitza kristauaren oinarria da, Espirituan bizitzako arkupea eta beste sakramentuetarako sarbidea irekitzen duen atea da. Bataioagatik bekatutik askatzen gara eta onbideratzen gara Jainkoaren seme-alaba bezala, Kristoren kideak izateko eta Elizara gehitzeko.

«Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.» Joan 3, 5

Bataiotegi eskuinera, Cardeñako Martirien erlikia desberdinak daude. Inbasio arabiarrean, IX. mendearen amaieran, oste musulmanek 200 monjeri lepoa moztu zieten. 1603an kanonizatu ziren.

Orain, erdiko korridoretik, elizako aurrealdera helduko zara eta alboko hormetan dauden erretaula ezberdinak behatuko dituzu. Beharrezkoa bada, hurbil zaitez erretauletara zehazki ikusteko.

Zure eskuinera dagoen lehen erretaula Santa Anari, Birjinaren ama, eskainitakoa da. Hiru tartean banantzen duten zutabe ildaskatuak ditu atal nagusiak. Erdiko tartean titularren eskultura dago eta alboetan Done Laurendi, martirioaren sinboloa den parrillarekin, eta San Roke, hankako zauriak erakutsiz eta momentu txarrenetan laguntzen zion txakur batez (probidentziako ikurra eta santuaren ikonografian sartutakoa beti) lagundurik, tailuak ikus ditzakezu. Purgatorioko Arima Bedeinkatuen koadro batek multzoa koroatzen du.

Zure ezkerrera, parrokiako ikaragarriko organo azpian, Artzapezpikuaren erretaula dago. Izen hau ipini zen, Manuel Francisco Navarrete y Ladrón de Guevara Jauna, Burgoseko Artzapezpikua eta Mondoñedo-Lugoko Gotzaina, hiribilduko seme ospetsuak ordaindu zuelako. Manuel, Sabelio eta Ismael santuen martiria eta kartzela irudikatzen duten bi mihisek osatzen dute multzoa. Alboetan, Alexandriako Santa Katalina eta Santa Luzia, ikusmen zaindaria, martirien tailuak daude.

Concepcion kalea eta San Andres eliza atzealdean.

Bere ondoan, San Joseri eskainitako erretaula rokokoa dago, zeinen eskulturari San Bizente Ferrer, predikari domingotar aparta, eta San Erramun Jaiogabea, haurdunen zaindaria, tailuek laguntzen baitiote. Goiko aldean San Gregorio Ostiakoa tailua dago, Errioxan eta Nafarroan debozio handia zuen santua. Bere erlikiei kultua ematen diete Sorladako Basilikan, lur nafar hurbiletan.

Eskuineko horman, ikusi duzun erretaula aurrean, beste erretaula rokoko bat dago. Oinazeetako Amari eskainita dago, zeinen eskultura erdiko horma-hobian baitago eta San Isidro eta Magdalako Maria alboetan. Beste aldetik, San Joan Bataiatzailearen tailuak koroatzen du erretaula. Beheko aldean, herriak “el tumbao” deitutako eskultura dago. Hirbilduko Aste Santuko “Eraistea”-ren partea den Kristo etzanda da, izugarrizko lantzekoa eta beso artikulatuak dituena.

Tenpluaren gurutzadura heltzen zara. Bi pulpitu izugarriek laguntzen digute. Nahiz eta berrogei urteko aldean eraiki, antzekoak dira. Biak XVIII. mendean egin ziren eta urrezko xaflek estalitako forjaketako eskudelak eta errezel altuak bat dituzte.

Erretaula nagusia behatu baino lehen arretaz, gurutzaduraren erretauletara hurbil zaitezela gomendatzen diguzu, nagusiaren garai berekoak eta berdin-berdinak. Eskuineko erretaula Kristo Santuari eskainita dago, kalitate handiko irudia. Bankuan “zigortzea” eta “arantza koroatzea” erliebeak ikus daitezke, eta Xabierko San Frantzisko tailuak koroatzen du multzoa.

Ezkerrera, beste aldean, Arrosarioko Amaren erretaula dago, zeinen erdiko horma-hobian Estibalizko Andra Mariaren kopia bat baitago, Arabako zaindaria. Geziez betetako San Sebastianen tailuak koroatzen du atikoa, aitzinean debozio handia izan zuen martiria, hilzorian zeudenen eta izurrien kontrako zaindaria delako. Tenpluan zeharreko ibilbidea osatu eta eskultura akaso ezezagun zenbait ikusi ondoren, San Andresi eskainitako izugarrizko erretaula nagusia begiesteko unea da. Xehetasun handiz ikusteko eta edertasunean sakontzeko, aurrealdeko bankuetan esertzera gonbidatzen dizugu.

Eliza barnealdea. 50. hamarkadaren amaiera.

Segur aski, tenpluan sartzerakoan, jakin-min handiz tenpluaren aurrealdera zuzendu duzu zure begirada. Erabat urre-harri ildaskatuan eraikitako abside erdizirkularra da, bere apainketa goiko maskorretik zorura luzatzen duena, maskor inguratzaileko efektua sortzeko erretaula osoan. Honek guztiak multzo deigarria eta paregabea sortzen du.

Barrokoaren lehen garaikoa da erretaula bikain hau, nahiz eta Errenazimenduko eragin argiak izan. 1646 eta 1669 artean eraiki zen. Bankua, hiru gorputzak eta atikoa ditu erretaulak, hiru kaletan eta lau kale artekotan banatuz.

Has gaitezen beheko partetik, bankutik. Santu desberdinen irudien artean, “Gure Jaunaren preso hartzea” eta “Jesusen erorikoa gurutze azpian” erliebeak ikus daitezke. Sagrario ederra bankuaren bihotzean dago, eta San Pedroren, San Pabloren eta Kristo Salbatzailearen eskulturak laguntzen dizkiote. Beharbada multzo guztiaren era delikatuenean egindako erliebeak izango dira.

Lehen atalean, Arrosarioko Amaren irudia erdiko tabernakuluan dago. Ezkerrera, “Deikundea” erliebea dago, San Joan eta San Pedroren tailuen artean. Bien bitartean, eskuinetara, San Pablo eta Done Jakue Apostoluaren eskulturen artean, “Nativitatea” erliebea ikus dezakezu.

Bigarren atalean, ezkerretatik eskuinetara, “Erregeen gurtza” eta “Egiptora ihesaldia” erliebeak ikus ditzakezu, Jakue Txikia, Santu Tomas, San Felipe eta San Bartolome tailuen artean. Bestalde, San Andres eskultura, handiagoa eta X formako gurutze klasikoarekin, martirioaren sinboloa, erdiko horma-hobian dago, erretaula osoa nagusituz. Jesusek aukeratutako lehen apostolua izateko pribilegioa izan zuen San Andresek. Horregatik, antzinatik ΠρωτόκλητοςPrōtoklētos, “lehen deitua”, izena eman zion .

Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia. Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion: «Mesias aurkitu diagu» (Mesiasek «Kristo» –hau da, Gantzutu– esan nahi du). Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, esan zion: «Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara» (Kefasek «Pedro» –hau da, Harkaitz– esan nahi du). Joan 1, 40-42

Hirugarren eta azken atalean, San Mateok eta San Simonek, ezkerrera, eta San Matiasek, Judas ordezkatu zuen apostolua, eta ezezagun tailuak, eskuinera, “Maria Birjinak bere lehengusina Santa Elisabeti Ikustaldia”-ren erliebea laguntzen diote.

Atikoa errematatzen da makotutako frontoiaz, zeinen tinpanoan esfera bat bere eskuetan duen Betiko Aitaren irudia baitago. Haren gainean, erretaula ikaragarri hau koroatuz, “Kalbario”-ko irudikapena ikus daiteke. Mariak, bere ama, San Joanek, maite izandako dizipulua, Maria Magdalenak eta Kleofasen Mariak laguntzen diote Kristo gurutziltzatuari. Bost irudien ezohiko konposizio ikonografikoa da, geroago gehituta multzoan.

“Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria. Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea». Gero, ikasleari esan zion: «Horra hor zure ama». Eta ordudanik ikasleak bere etxean hartu zuen.” Joan 19, 25-27

Aldare eta erretaula nagusia.

Eta erretaula ikaragarri honen beheko partean, oharkabean igartzen da eliza honetako altxor handiena: Jainkoaren Presentzia Eukaristikoa Sagrarioan. Jesu Kristok salbatu eta berrerosi gaitu. Jesu Kristok betiereko bizitza eman digu opari, eta gure alboan da beti.

“Gure salbazioa da Jesu Kristoren odolaren opari. Dena da Jainkoaren eta gurekiko duen maitasunaren doako dohaina”

Hemen amaitzen da tenpluaren bisita. Bisita atsegina izatea espero dugu. Nolanahi ere, tenplutik irten eta zure bideari jarraitu aurretik, gonbita egin nahi dizugu otoitzerako eta hausnarrerako tartetxo bat har dezazun. Eseri eliza honi izena ematen dion Gure Amaren irudi abegitsuaren aurrean, eta hausnar egin haren bizitza jaierazko eta esker onekoaz. Edo gurtu eta loriatu Jainkoa Sagrarioaren aurrean.

(Horretarako, une honetan lagungarriak izan litezkeen hainbat otoitz jarri dizkizugu eskura. Era berean, Santuen bizitzan sakontzeko aukera ematen dizugu, testuan eskaini ditugun loturen bitartez.)

EGUNEKO EBANGELIOA / ARROSARIOA / VIA CRUCIS / VIA LUCIS


Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna. Baina hiruretan handiena MAITASUNA da.
(1 Kor. 13, 13)
 
Asko baduzu; asko.
Gutxi baduzu; gutxi.
Ezer ez baduzu, ezer ez.
 
ELIZATIK IRTETEAN, EGIN ZURE DOHAINTZA

SAN ANDRESI OTOITZA
Jauna, Zuk San Andres apostoluari deitu zenion Galileako itsasoaren ertzean sareak uztera hura gizon-arrantzale bihurtzeko.
Gure bataioan jaso dugun bokazio apostolikoari fidelak izatea eman diezaguzula eskatzen dizugu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez, amen.


ESPIRITU SANTUARI OTOITZA
Espiritu Santua, Zuk dena argitzen didazu, Zuk bide guztiak argitu dituzu nik nire ideala lortzeko.
 
Egiten didaten gaitza ahazteko eta barkatzeko dohain Jainkotiarra ematen didazu Zuk eta nire bizitzako momentu guztietan nirekin zaude.
 
Elkarrizketa labur honetan eskerrak eman nahi dizut denagatik eta egiaztatzeagatik beti Zurekin egon nahi dudala, nahiz eta ilusio materiala oso garrantzitsua den.
 
Zurekin eta nire lagun maiteekin egotea desiratu dut betiko handitasunean.
 
Eskerrik asko nireganako eta zure errukigatik. Eskerrik asko Aita.

Publicado por Iglesias de Araba

Espacio dedicado al patrimonio religioso y artístico que acoge la Diócesis de Vitoria-Gasteiz. Vitoria-Gasteizko Elizbarrutian dagoen erlijio- eta artistiko-ondareari buruzko webgunea.

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar